2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

Hirugarren astea.

Egun on!

Klaseko hirugarren aste honetan saio teorikoan taldeak osatu ditugu lauhilekoan zehar gai bati buruzko aurkezpena prestatzeko. Hori egin ostean talde bateko aurkezpena entzun dugu eta bakoitzak talde hori baloratu du.
Saio praktikoari dagokionez, lehenik eta behin beste blog baten albisteak gurean zuzenean agertzeko zelan egin ikasi dugu. Gero gure blogak lizentziapean jarri ditugu Creative Common deituriko programa baten bidez. Gure blogari babesa ematen jarraitzeko copyscape programa erabili dugu, plagiorik ez egoteko, hau da blogaren autoria mantentzeko.

Blogaren babesa alde batera utziz argazkiak editatzeko The Gimp programa erabili dugu. Programa honen bitartez irudi bat moztu, handitu, txikitu eta irudiaren pisua aldatu dugu.
Gero irudien inguruan programa desberdinak frogatu ditugu, lerro bakoitzak bat eta gero lerro bakoitzeko batek aurrera atera eta klase osoari programa zertarako den erabilgarria azaldu du. Frogatu ditugun programak hauek izan dira: Bloggif, Pixlr, Bomomo, Picturetrail, Flockdraw eta Fotoflexer.

Azkenik, klaseareki amaitzeko planeoen inguruan zerbait hitz egin dugu gainetik. Bost plano mota ikusi ditugu;
- Plano generala: oinak agertzen badira.
- Hiru laurdeneko planoa: belaunetik gora ikusten denean. Erlazioak ikusteko erabiltzen dira.
- Plano laburrak: bularretik gora egiten diren planoak. Informazio asko kentzen dituztenez plano subjetiboak dira.
- Plano pikatua: goitik behera egindako, gauzak txikitzeko erabilgarria da.
- Plano kontrapikatua: behetik gora egiten dena, gauzak handitzeko erabiltzen da.

Aste guzti hau saio teorikoa zein praktikoa oso interesgarriak iruditu zaizkit eta gauza berriak ikasi ditut. Adibidez irudiak eraldatzeko programa asko, eta hauek niretzat oso erabilgarriak izango dira. Gainera, plano motak ikasi ditugu, egin beharreko modulu laneko bideoan erabili ahal ditugunak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina