2014(e)ko azaroa 27, osteguna

Seigarren astea

Arratsalde on!

Seigarren aste honetako astearteko azken orduan euki dugun saio teorikoan beste bi aurkezpen jaso ditugu interneten arriskuen eta erabilera egokiaren inguruan hitz egin dute, bigarren aurkezpena lehenengoaren jarraipena zelako.

Praktiketako klasean hainbat programa desberdin landu ditugu, guztiak umeekin ariketak egiteko edo haientzat ariketak prestatzeko erabilgarriak direnak. Lehenik eta behin Ardora izeneko programarekin aritu gara. Progama honekin ariketak sortzeaz gain, bideoak ere ikusi daitezke eta zenbakiak eta neurriak lantzeko programa oso egokia da ere.
Klasearekin jarraitzeko zonaclick programa erabili dugu. Programa honekin matematikako ariketa batzuk ikusi ditugu klase guztia batera eta komunikabideen inguruko beste ariketa bat ere. Gero gure kabuz frogak egiten ibili gara.

Bigarren saio teorikoan EducaPlay programa erabiltzen ibili gara. Programa hau erabili ahal izateko bikoteka jarri gara eta kide bat harpidetu egin da. Programa honekin bi ariketa egin ditugu:
   1. Hizki sopa: gure hizki sopa hamar hitz asmatu behar dituzte eta animalien inguruan izan da
   2. Ipuina: bigarren ariketa ipuin bat sortzea izan da.


Aste honetan ikusi ditugun programak ez nituen ezagutzen eta ordenagailuaren bitartez umeentzako ariketak modu errazago batean sortzeko programa erabilgarriak eta onak direla uste dut. 

2014(e)ko azaroa 22, larunbata

Bostgarren astea

Egun on!
Klaseko bostgarren astean gaude jada, eta aurreko saio teorikoetan bezala klasekideen beste bi aurkezpen jaso ditugu. Bi taldeen aurkezpenak gai berdinaren inguruan izan dira "horizonte proiektua".





Saio teorikoari sarrera emateko informazioa tratatzeko eta errespeatzeko metodologia ati buruz hitz egiten hasi gara; WEB QUEST. Iralasleak web- quest baten hainbat atal dituela azaldu digu. Lehenik sarrera dago, geero zeregina, jarraian prozedura, horren ondoren baliabideak, gero ebaluazioa eta azkenik ondorioak. Web quest-ak ikasleak haien kabuz baina modu gidatu batean informazioa bilatzeko eta erabiltzeko modu bat da. Bere ezaugarrien artean hauek aipatu zituen irakasleak:
     - ikasleen ezagutzatik abiatzen da.
     - malgua da.
     - transmititu eta konpartitu daitekeen metodologia da.
Web quest-en inguruko informazioarekin amaitzeko hauek zailkatzeko modu bat dagoela azaldu digu irakasleak, sailkapen hau iraupenarn arabera egiten da; iraupen motza, luzea eta mini web quest-a. Gero taldeka web quest batzuk begiratu dtugu eta klasekideei azaldu diegu zer eta nola egin behar zen.


Honekin bukatu ostean padlet aplikazioan murgildu gara.  Programa hau gure kabuz binaka nola doan begiratu dugu. Horma irudiak sortzeko programa da. Binaka horma irudi bat sortu dugu eta batzuk klase aurrean erakutzi ditugu.




Praktika saioarekin amaitzeko audacity programa erabili dugu. Horretarako lehenengo youtubetik mp3 ra programa erabili dugu, youtubetik jaitsitako abestiak mp3 formatoan jartzeko audacityrekin erabili ahal izateko.
Hori egin ondoren aukeraturako abestia moztu, ahotsa gainetik jarri, zatiak errepikatu...hau da, modifikatu egin dugu.

Hausnarketa moduan esan behar dut klase praktiko hauk oso erabilgarriak iruditu zitzaizkidala. Web quest programa oso erabilgarria da LH ko ikasleekin, baliabide berri bat erabiltzen dugulako gelan baina naiz eta bakoitzak bere ordenagailuak egon kontrolatuta daude ariketa egitean. Padlet programarekin mural oso politak egin daitzeke, baina gu ez garenez harpidetu aukerak murriztuta geneuzkan. Azkekin, audacity programa ezagutzen nuen, ala ere zelan erabiltzen den gogoraraztea erabilgarria iruditu zait.


2014(e)ko azaroa 13, osteguna

Laugarren astea

Arratsalde on berriro ere!

Aste honetako astearteko saio teorikoan klaseko bi taldeen aurkezpena entzun eta baloratu dugu. Saio praktikoetan gauza berri asko ikasi ditugu.
Saioari hasiera emateko bibliografiari buruz hitz egin genuen. Lanak egiterakoan bibliografia modu egokian jartzeko arau batzuk daude eta horiei buruz azalpena jaso dugu. Lehenik eta behin jakin beharra dago bibliografia modu desberdinean jartzen dela liburua, aldizkaria, liburuaren zatia edo web orrialde bat bada.
 - web orrialdea: abizena, Izena (urtea): Artikuluaren izenburua. Esteka. Noiz kontsultatua
 - Liburua: abizena, Izena (urtea): Liburuaren izenburua. Non argitaratua: Argitaletxea. 
 - Aldizkaria: abizena, Izena (urtea): Artikuluaren izena. Aldizkariaren izena, alearen zenbakia, orrialdeak
 - Liburuaren zatia: abizena, Izena (urtea): Atalaren/kapituluaren izenburua. Liburuaren izena (zein orrialdetik zein orrialdera). Non argitaratua: Argitaletxea.

Horren ondoren Delicious programa erabili genuen. Programa honi esker gustoak ditugun web orrialdeak bertan gorde ahal ditugu eta nahi dugun guztietan hauen bilatu barik haietara joan. Delicious-en antzeko beste programa batzuk ere ikusi ditugu: diigo, connotea eta scoop.it.


Klasearekin amaitzeko musika bideo batzuk ikusi ditugu. Bideo hauetan irudi adaketak noiz izan behar diren ikusi dugu eta musika kontuan izanda bideoa noiz mostu eta noiz bukatu ikasi dugu ere.

Klase hauei dagokionez ikaskideen aurkezpenak oso luzeak eta astunak egin zaizkit eta klase praktikoak, bibliografiari dagokionez erabilgarria da, baina irakasle askok azaldu digute eta gainera e-gelan arauak dauzkagu. Delicius programa eta bideoei dagokionez oso interesgarria eta guk etxean edozein egunetan erabili ahal dugun zerbait dela uste dut.