2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Zazpigarren astea



Egun on berriro ere irakurleok!

Lehenengo ariketa eta klasearekin hasteko HOT POTATOES programa erabiltzen ikasi dugu. Programa hau jolasak egiteko erabilgarria da. Nire kasuan animalien inguruan gurutzegrama bat sortu dut.
Lehengo hitzak idazten dira, eta “añadir pista” sakatu behar da, hitz bakoitzari pista bat jarri eta jokoa sortuta dago. Hau gordetzeko hurrengoa egin behar da:
Crear página web>página web para navegador V6>guardar> publicar en hotpotatoes>crear cuenta demo

Saio praktikoarekin aurrera jarraitzeko PIXTON izeneko programa erabiltzen ibili gara.


Programa hau komikiak sortzeko erabiltzen da. Lehenik eta behin  kontu bat sortu behar duzu, doakoa dena. Behin hori sortuta komikiarekin hasteko pertsonai bat sortu behar duzu eta pasai bat aukeratu. Hori eginda komikia sortzen has gaitezke. 

Bigarren saio teorikoan ISSUE eta CALAMEÓ programak erabili ditugu. Bi programa hauek antzekoak dira eta ikasleek egindako lanak biltzeko erabiltzen dira. Adibidez ikasleak ipuin bat egin badute, ipuin guztiak programa honetara igo eta aldizkari moduan agertzen dira guztiak batuta. 

 Saio praktikoarekin bukatzeko podcast-en inguruan lanean jarri gara. Programa hau laugarren mailaik gora erabiltzeko egokia da. Honen bitartez hiztegigintza, ipuinak, musika... landu dezakegu. Honekin erlazionatuta dauden beste bi programa landu ditugu, klase erdiak bat eta beste erdiak bestea; Goear eta Poderato.
Niri goear programarekin egotea egokitu zait. Programa honen bitartez audioak entzun eta igo daitezke, horregatik binaka jarri gara eta mikrofono batez baliatuz audio batzuk grabatu ditugu eta goear-era igo dugu.

Saio honetan ikusitako programa guztiak niretzat berriak izan dira, beraz oso saio interesgarria iruditu zait.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina